XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zu ere berotzen ari zara, ez, kuttuntxo? Gorputzaren izerdi patsa darama zure ahotsak, nabaritzen dizut...

Ni beltzarana naiz, ilea bizkarrean behera erortzen zait, bularren gainera, eta laztan horrek titi mamitsuen ttonttorrak harrotu egiten dizkit, ai!, hemen bazeunde, titiei heldu eta, bueltan-bueltan, igurtzi, estutu, lasaitu eta nire azal fina atximurtuz nire gorputz osoa hotzikara eta dardarera berpizteko!

Begi berdeak dauzkat, baina zu bezalako gizon baten premiaz kilikaturik nagoenean more bihurtzen zaizkit, orain zure zakiltzar horren burua more egongo den bezala, atera ezazu kanpora, kuttuntxo, orain bai, eta heldu eskuarekin barren-barrenetik, sendo, nire eskua da eta gora eta behera mugituz zure zakilari behar duen gustua ematen ari zaiona,

aaaaa!, horrela, hasieran lasai, mantso, kuttuntxo, ez daukagu presarik, gure gozamenari eman diezaiogun eskatzen duen denbora guztia, zenbat eta luzeago, orduan eta sakonagoa etortzen baita orgasmoa!